Liburutegiak tablet bat zozkatuko du, Liburutegien Egunaren harira

Barren.eus 2018ko urr. 18a, 13:29

Liburutegiko bazkideen artean tablet bat zozkatuko du Gotzon Garate Udal Liburutegiak, urriaren 24an ospatuko den Liburutegien Nazioarteko Egunaren aitzakian.

Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzen da urriaren 24an, 1997az geroztik, Balkanetako gerran 1992an Sarajevoko liburutegian izandako sutea gogora ekartzeko. Ospakizunarekin bat eginez tablet bat zozkatuko du Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiak. Egunotan mailegu zerbitzua txartelarekin erabiltzen duten bazkideen artean zozkatuko dute tableta. Maileguetarako txartel digilata ere erabili daitekeela gogorarazi dute.

Annie Funnyk “Annie in the Wonderland” ipuin saioa eskainiko du gaur, ingelesez.

2018 10 18 liburutegia elgoibar annie funnik