Gazte eta helduentzako plazako dantzen ikastaroa antolatu du Haritzek

Barren.eus 2018ko urr. 11a, 15:57

Erromeriatan dantzatu ahal izateko trebatu nahi ditu herritarrak Haritz Euskal Dantzari Taldeak, eta aurten ere plazako dantzen ikastaroa eskainiko dute. Astelehen honetan hasiko bada ere, urriaren 19a da izena emateko azken eguna.

Plazako dantzen ikastaroan izena emateko Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako idazkaritzara jo behar dute interesatuek, urriaren 19a baino lehen. Ikastaroa urriaren 15ean, astelehenean, hasiko da eta abenduaren 19an amaituko da; 40 euroko kostua izango du izenemateak.

Ikastaroa astelehenetan eta asteazkenetan izango da, 20:30etik 21:30era. Hasiberrientzako saioak astelehenetan musika eskolako 4. solairuan eta asteazkenetan plaza merkatuan izango dira. Beste urteetan ikastaroa egin dutenek alderantziz, astelehenetan merkatu plazan eta asteazkenetan musika eskolan.
Haritz dantza taldeko kideak izango dira irakasleak, eta, besteak beste, fandangoa, arin-arina, jauziak, balsa edo pasodoblea dantzatzen irakatsiko dute.

2018 10 15 dantza sanbartolomeak elgoibar plazan