Harkaitz Canoren 'Azken aurreko manifestua'-ren lehen zatia bideoan

Barren.eus 2018ko urr. 11a, 11:29

Euskara ala Ezkara zikloaren 10. urteurrenean Harkaitz Cano idazleak irakurri zuen Azken aurreko manifestua-ren lehen atala ikus dezakezue honako bideoan.

Harkaitz Canoren manifestuaren beste bi zatiak aurrerago zabalduko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek, Elgoibarko Izarrak eta Udalak. Poesia errezitaldia izan zen Canorena. ‘Azken aurreko manifestua’ izenburuko testua errezitatu zuen, propio ekitaldirako sortutako testua. Umoretik jo zuen Canok euskararen inguruko egiak bistaratzeko, eta eskertu zuen publikoak. Zuzentzaile automatikoak esan nahi zuena esaten uzten ez zionaren paperean aritu zen Cano, dotore eta fin, eta barre-algaraka jarri zituen entzuleak. Goizeko perla laga zuen lasartearrak.

 • Bideo gehiago azaroaren 5ean

Euskara ala ezkara zikloan parte hartu zuten gainerako kulturgileen emanak ere ikusi ahal izango dira bideoan, azaroaren 5etik aurrera. Atalka emango dituzte.

Lotura duten albisteak:

2018 10 06 harkaitz cano manifestua euskara ala ezkara elgoibar barren