Zumaiako berezitasun geologikoak ezagutzeko irteera antolatu du Morkaikok

Barren.eus 2018ko ira. 27a, 13:27

Inguruko natura eta ondarea ezagutzeko zikloaren barruan, Zumaiako itsaslabarretako geologiak dituen berezitasunak ezagutzeko irteera antolatu du Morkaikok urriaren 6rako.

Inma Muguerza geologo elgoibartarra izango da Morkaikok antolatutako geologia irteerako gidaria eta trenez joango dira Zumaiara (9:20). Interesatuek telefonoz (636 994 798) edo e-postaz eman dezakete izena (morkaiko@morkaiko.eus).

Morkaiko mendi taldeak 75. urteurrena ospatzen dihardu aurten, eta ospakizunen artean, Elgoibar eta inguruetako natura eta mendiko ondarea ezagutzeko irteera multzoa antolatu dute. Joan den apirilaren 13an egin zuten aurreneko irteera eta beste zenbait gero. Udan atseden hartu eta gero, udazkenean egingo dituzte gelditzen zaizkien irteerak. Zikloko hurrengo irteerak mikologia izango du protagonista. Gero xaguzaharrak ezagutzeko irteera egingo dute eta Noru mendira ere antolatu du irteera Morkaikok, burdin aroko ondarearen berri ezagutu eta ezagutarazteko.

2018 09 27 zumaia morkaiko irteera geologia kartela azkena