"Era guztietako jendea, umeak zein helduak, pozik ikustea, guztiok elkarrekin, musikaz eta giroaz gozatzen... horixe izan da gure saria", adierazi dute Gararock musika jaialdia hirugarrengoz antolatu duten Mendaroko lagunek. Aurtengoan zazpi taldek eskaini zituzten musika emanaldiak: Trakamatraka, Dr. Maha's Miracle Tonic, Last Fair Deal, Jupiter Jon, Rubia, Anari eta Biznaga. Horiek eskainitako saioen maila "paregabea" izan dela nabarmendu dute antolatzaileek.
Gararocken antolakuntza-taldea lagun gutxik osatzen duten arren, mendaroar askoren eta beste hainbat pertsonen laguntza jaso dute eta eskerrak eman dizkiete guztiei. "Eskerrik asko bihotzez parte hartu duten boluntario guztiei, zuei esker da itzela Gararock. Mila esker baita ere Mendaroko Udalari eta brigadakoei eginiko lanagatik. Uztargi, Puxika, eta Izargi komunikabidea ere ez ditugu ahaztu nahi, laguntza paregabea eman digutelako. Eskerrik asko gure festibalaren berri eman duten komunikabide guztiei ere, bereziki BARRENi. Eta bidelagun izan ditugun Sinuöseko lagunak ez ditugu ahazteko. Esker oso oso bereziak Ander Mujikari bere kartel zoragarriagaitik. Baita ere EdersOn Soinu Eta Argi enpresari, eginiko lan bikainagatik. Eta batez ere eskerrikasko Mendarotik nahiz kanpotik etorri zen jende guztiari, berriro ere izango zarete ongi-etorriak".
∞Lotura duten albisteak:
- Sotoko Hotsak eta Gararock, bi musika eskaintza baten (2018-09-21)
- Gararock musika jaialdiak badauka kartela (2018-06-30)
- Publikoak erantzun ona eman du Sotoko Hotsak eta Gararock musika jaialdietan (2017-09-28)
- Rock zaleak prest daude Gararock jaialdiari ekiteko (2017-09-21)
- Rockak hartu zuen Mendaroko Garagartza auzoa zapatuan (2016-09-29)
- Gararock musika jaialdia egingo dute Mendaron zapatuan (2016-09-23)