Surfean ibiltzen da Mujika eta entrenatzaile du Aitor Francesena Gallo. Surf egitera ia egunero joaten da eta berarekin entrenatzera ahal duen asteburu guztietan, baita hainbat astegunetan ere. Surf saioei ez eta filmaren aurkezpenari ere ez zion hutsik egin Jonek astelehenean. Asko gustatu zaiola esan digu eta grabaketetan ere oso ondo pasatu zuela.
Sortzetiko glaukoma batekin jaio zen Francesena eta eskuineko begiko ikusmena galdu zuen hamalau urte zituenean. Sendagileek surfik ez egitea gomendatu zioten, baina haien aholkuei kasurik ez egin eta surfean jarraitu zuen. 39 urte zituela, ordea, surf egiten ari zela ikusmena galdu zuen zorigaiztoko istripu batean.
Gallo izeneko dokumentalarekin desgaitasuna dutenek edozein erronkari aurre egin diezaioketela erakutsi nahi du Aitorrek, baina horretarako, fisikoki eta mentalki prestatu beharko dutela. Desgaitasunik ez izan arren Jon Mujikak Francesenak erakutsitako beste kontu bat aipatu du: “Berezia da horrelako entrenatzaile batekin aritzea. Eskola batzuetan entrenatzaileak momentuan zuzentzen ditu akatsak, nirearekin, berriz, ikasten dut, bera gabe nagoenean erruak nik bakarrik antzematen”. Hori filman erakusten ere saiatu dira.
Antonio Diaz Huerta madrildarrak zuzendu du Gallo dokumentala eta astelehenean aurkeztu zuten Donostiako zinemaldian.