Sinüose taldeak antolatuta Sotoko Hotsak ekimena izan da ostiral gau eta larunbat eguerdian Elgoibarren. Ostiralean Ainara Legardon musikariaren esperimentazioaz gozatu ahal izan zuten sotora gerturatu ziren 60 lagun inguruk.
Larunbat eguerdian, berriz, The Broken Brothes Brass Banda aritu da. Talde Iruñearra kalejira egitekoa zen herriko kaleetan, baina Errosario kaleko sutea dela-eta Leku Ederretik Kultur Etxeko Sotora joan dira musika joaz zaleak atzetik zituztela. Tronpeta, saxofoi, tronboi, bonbo... joaz sotoan kontzertua eskaini dute gero eta bertaratutakoak dantzan ipini dituzte, baita batzuk kantuan ere. Beren musika biziak jai giroa piztu du kaletik barrura sartu arren.
Asteburuko jardunaz gain, Sinüosek antolatutako bestelako emanaldirik ez da faltako aurrerantzean ere.
Sinuoseren Facebook orrialdetik hartutako bideoa: Broken Brothers Brass Band taldekoak Sotoko atarian.