Sotoko Hotsak eta Gararock, bi musika eskaintza baten

Barren.eus 2018ko ira. 21a, 07:37

Musikazaleak zorionekoak dira, bete-betea datorrelako asteburua. Sotoko Hotsak ekimenaren barruan, Sinüosek Ainara Legardon (barixakua, irailak 21, 23:00etan) eta Broken Brothers Brass Band taldea (zapatuan) ekarriko ditu Elgoibarrera, eta zapatu arratsaldetik aurrera, Mendaroko Garagartza auzoko plaza hartuko dute Anarik eta itzal luzeko beste dozena erdi bat taldek, Gararock jaialdiaren barruan.

Gararockerako, gainera, Juan Carlos Cebrian mendaroarrak duela 20 urte grabatutako Lunático encerrado en un desván lana berrargitaratu du Screaminguy Recordsek, Mendaroko El Cubo estudioan berriz masterizatu ostean, eta salgai izango da. Lili Moon, Mendaroko pop-rock talde ezagunaren arimatzat dute askok Cebrian eta hark musikari egindako ekarpena eskertu nahi izan diote modu horretan herriko musikazaleek. 

Osagai guztiak batu dituzte beraz Sinüose kultur elkarteko lagunek eta Gararock jaialdiaren antolatzaileek, asteburu biribila izateko.

Ainara Legardon eta Anari Alberdi musikariek BARREN aldizkariari eskainitako elkarrizketak, eta Mendaron zein Elgoibarren joko duten gainerako taldeei buruzko xehetasunak irakur ditzakezue aldizkariaren aste honetako alean -1089. zenbakia -PDF-

Gararock musika jaialdiko arduradunek kontzertuen ordutegietan aldaketak egon direla jakinarazi dute. Hona ordutegi berriak:

  • Trakamatraka 16:00etan
  • Dr. Maha's Miracle Tonic 18:00
  • Last Fair Deal 19:00
  • Jupiter Jon 20:00
  • Anari 21:00
  • Rubia 22:30
  • Biznaga 23:45
  • DJ ART-etxe 00:30

gararock sotoko hotsak elgoibar antolatzaileak barren v1

2018 09 19 gararock sotoko hotsak elgoibar antolatzaileak barren goitik