Donostiako eta Canneseko zinemaldietako filmak eskainiko dituzte Elgoibarko Herriko Antzokian

Barren.eus 2018ko ira. 18a, 14:10

Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 66. edizioa barixakuan (irailak 21) inauguratuko dute eta egun bat lehenago hasiko da Elgoibarren iraileko zine zikloa. Donostiako eta Canneseko zinemaldietako filmak ekarriko dituzte Ongarrik eta Udalak. Lucky filma izango da aurrenekoa. 2017ko pelikula onenetariko zerrendetan sartu zuten adituek.

Iazko edizioan Donostiako Zinemaldian izandako hiru film hautatu ditu Ongarri Zine Klubak Udalarekin batera antolaturiko ziklo berezirako. Lau filmez osatuta dago bilduma, horietako bi Canneseko zinemalditik pasa ondoren iritsi ziren Donostiara: El viaje de sus vidas eta Florida Project. El repostero de Berlin, aldiz, Karlovy Varyk hautaturiko filma izan zen. Hona hemen Herriko Antzokian eskainiko dituzten lau filmeen inguruko xehetasun gehiago:

 • Lucky (88 minutu) Irailak 20 eta 21 (21:30)

  • 2018 09 18 Luckyongarri zinemaldia elgoibarLucky, Estatu Batuetan, Mexikoko mugatik gertu bizi den 90 urteko gizon ateo bat da. Bere bizitzaren azken atalean bidaia bat abiatuko du bere burua hobeto ezagutu eta bizitzaren zentzuaz hausnartzeko. Pelikula hau protagonistaren, Harry Dean Stratonen, zine testamentua hil aurreko azken lana dela esan dute. Hori gutxi balitz, David Lynch zine zuzendaria aktore lanetan ikusi dugu berriz ere. Lynchek Straton zuzendu zuen Una historia verdadera (1999) pelikulan eta Luckyren zuzendariak, John Carroll Lynchek, lan hau egiteko film hori berraztertu zuela adierazi zuen. 2017ko film onenetariko bat dela esan dute. Informazio osoagoa: www.luckythefilm.com

 • El viaje de sus vidas (112 minutu) Irailak 22 (19:00 / 22:15), irailak 23 (19:00) eta irailak 24 (21:30)

  • 2018 09 18 ongarri zinemaldia elviajesusvidasHelen Mirren eta Donald Sutherland protagonistatzat dituen road moviea Cannesko Zinemaldiko sail ofizialean lehiatu ondoren Perla modura iritsi zen Donostiara iaz. Perlak atalak nazioarteko beste zinemaldietan ikusitako film onenak biltzen ditu. Bi protagonistek, medikuengandik eta seme-alabengandik ihes egiteko bidaia bat egingo dute autokarabana zaharrean. Abentura horrek eguneroko bizitzaren ikuspuntua aldatuko die Alzheimerra bidaia lagun izaten jarraituko badute ere. Informazio osoagoa: sonyclassics.com/theleisureseeker

 • Florida projects (115 minutu) Irailak 27 eta 28 (21:30)

  • 2018 09 18 ongarri zinemaldia florida projectFlorida Project ere Perlak sailean ikusi ahal izan genuen Cannesen izan zuen arrakastaren ondoren. Gainera, Willem Dafoe, 2005. urtean Donostia saria jaso zuen aktorea, Oscarretarako izendatu zuten film honengatik. Dafoek, motel baten jabearen papera egiten du, lehen turistak ziren nagusi, orain, aldiz, etxerik ez duten familien bizitoki ere bihurtu da. Horietariko bat, Moone, sei urteko neskatxa azkar bat da, eta bere amarekin bizi da bertan. Moone eta bere lagunen udako oporrak kontatzeaz gain, aisialdiko topagune den Orlandori buruzko beste ikuspuntu bat erakutsiko digu filmak. Informazio osoagoa: www.sansebastianfestival.com

 • El repostero de Berlin (104 minutu) Irailak 29 (19:00 / 22:15), irailak 30 (19:00) eta, urriak 1 (21:30)

  • 2018 09 18 ongarri zinemaldia the cakemakerCulinary zinema atalak, gastronomia eta zinema batzen ditu Donostian. Karlovy Varyko (Txekiar Errepublika) zinema jaialdiak hautatu ondoren iritsi zen Donostiako Zinemaldira. Pelikula honek Thomas, pastelgile alemaniar gazteak, Orenekin duen maitasun istorioa du ardatz. Ez du asko iraungo, Oren, ezkonduta dagoen gazte israeldarra, istripu batean hilko baita. Orduan pastelgileak Jerusalemera joatea erabakiko du bere maitalearen emaztea ezagutzera. Informazio osoago: www.sansebastianfestival.com