Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 07 inmamugerzasarituaenfDebako Udalak eta Cardenas Fundazioak antolatu dute Deba 100 hitzetan literatura lehiaketa, bigarrengoz. Aurten Deba ibaiarekin zerikusia zuten idazlanak aurkeztu behar ziren lehiaketara, 100 berba baino gutxiago erabiliz. Euskaraz idatzitako lanen artean Inma Mugertza Perellò elgoibartarrak aurkeztutakoak jaso du lehen saria. Saritutako idazlana helarazi digu BARRENeko kolaboratzailea ere baden Mugerzak.

Deba 100 hitzetan literatur lehiaketaren bigarren edizioan Deba ibaiarekin zerikusia -paisaia, historia…- zuten idazlanak aurkeztu behar ziren lehiaketara. Euskarazko lanen artean Inma Mugertza elgoibartarrak aurkeztutakoa saritu zuen epaimahaiak.

• Hona hemen saritutako testua:

Uraren oihartzunak iraganera narama. Amama, hankak uretan sartuta, izara zuriak indarrez astintzen, zure tantek zipriztindu naute. Aita, bere txikitako abenturen protagonista, harri handi hartatik jauzi eta buruz behera zure kolkoan sartzen. Esti eta xamur bezain garden eta fresko. Arrainak ur gardenetan. Txalupa- eta ontzi-bide. Beranduegi bizi izan zaitut nik baina. Koloretan alai, baina bizitzaren hutsez. Uhalditan harro eta bortitz, agorraldietan apal eta mehe. Estolda, kiratsa, aparra, oroitzapen ospela. Gazi jaio, gozo hazi eta musu gazikarez heriotza musukatu. Behar zaitut, bizitzaren ardatz. Nahi zaitut osasunez betea, bizitzaz blai, harriz harri kantari. Aingirak bueltan dira, eta lertsuna. Bihar besteak ere etorriko dira”. Inma Mugertza.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza