Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 09 14 haritz dantza elgoibar Dantza filma leitza 1Telmo Esnalen Dantza filma Donostiako Zinemaldian estreinatuko dute irailaren 24an. Pelikula honetan Haritz Dantza Taldeko kide diren eta noizbait aritu izan diren hainbat dantzarik hartu dute parte. Juan Antonio Urbeltzen koreografiekin euskal dantzaren inguruan garatu den mundu sinbolikoa izango du erakusgarri filmak.

Dantza filma Donostiako Zinemaldiko 20 euskal produkzioetariko bat da, eta irailaren 24an estreinatuko dute Victoria Eugenia antzokian

Esnalek zuzendu, Urbeltzek koreografia egin eta jantziez eta dekoratuez Koldobika Jauregi arduratu da. Dantzaria izandakoa da Telmo Esnal eta dantza bakoitzaren atzeko sinbologia ikertu ondoren iruditu zaio ildo narratibo bat sortzeko adinako sinbologia dagoela eta hala erabaki du filma egitea, dantzatutako fikzio bat, batere elkarrizketarik gabea. Hortaz, Dantza filmak istorio bat kontatzen du dantzaz dantza; dantza bakoitzak zerbait, baina bata bestearen atzean jarriz gero, istorio oso bat. "Bizitzaren zikloari buruzko istorioa da, bizirik irauteko borrokarena. Horretan, denboraren iragatea naturaren ibilbideak markatuko du. Eta dantza da hori kontatzeko hautatutako hizkuntza, filmaren ekoiztetxe den Txintxua Filmsekoek esan dutenez.
• Leku bat, dantza bat
Filmean guztira 200 dantzari baino gehiago aritu dira, tartean Elgoibarko hamabost dantzari. Grabaziorik gehienetan hartu du parte Maialen Astigarragak eta leku bakoitzaren arabera oso ezberdina izan dela dio. Lehenengoa Arantzazun egin zuten, urtarrilean, gaueko hamabietatik aurrera: “Sekulako hotza pasatu genuen Irradaka dantzatzen”. Hendaian grabatu zuten ezpata dantza. “Putzu bat prestatu zuten, hankak uretan, grabatzeko. Ezpata dantza egin genuen, baina ez da izan leku bakarrekoa, baizik eta hainbaten nahastea eta horiek josi behar izan dira”. Aste Santuan Belchitera (Aragoi) joan ziren beste dantza bat grabatzera eta Leitzan 200 dantzari inguru elkartu ziren bi asteburutan festa bat islatu nahi zutelako soka-dantza egiten.

2018 09 14 haritz dantza elgoibar Dantza filma leitza

Honako hauek dira Dantzak filmean parte hartu duten Haritzeko kideak:

  • Cristina Conde
  • Ane Astigarraga
  • Eire Vila
  • Ane Espilla
  • Amaia Loiola
  • Eider Agirrebeña
  • Sergio Agirregomezkorta
  • Maria Ferreiro
  • Imanol Arantzamendi
  • Ainhoa Mugerza
  • Iera Larrañaga
  • Aitor Asenjo
  • Maialen Astigarraga
  • Mikel Legorburu
  • Ainhoa Larrañaga
  • Oier Araolaza

Tradizioaren irudi berria
2018 09 14 poster teaser dantzaEsperientzia berria izan da filma Maialen Astigarragarentzat. “Ez dakit besteek nola bizi izan duten, baina niretzat aukera bat izan da pelikula bat nola egiten den barrutik ikusteko. Bestalde, guk dantzak nola bizi ditugun bizitzetik beste era batera bizitzera pasatu naiz. Batez ere arropen aldetik. Beraiek eman dioten aire edo jitea berezia izan da. Koldobika Jauregik diseinatutako arropak eta dekoratuak, guk erabili ohi ditugun arropa zuri-gorrietatik nahikoa aparte daude”.
Eire Vila ere izan da filmean eta berezia izan da honentzat ere. "Zuzeneko emanaldiak egiten ditugu, baina taula gainean edo plazan dantza egindakoan bukatzen da. Film baterako, ordea, angulu batetik baino gehiagotik grabatu behar da eta behin baino gehiagotan". Dantza tradizionala beraiek ezagutzen duten moduan ez du islatzen Eire Vilaren ustez. “Dantza horien nolabaiteko interpretazioa da”. Urbeltzek dantza tradizionalei buruz duen ikuspegia agertzen duen pelikula dela dio Maialen Astigarragak. “Gauza batzuk bagenekizkien arren beste batzuk ere ikasteko balio izan digu”. Elkarrizketarik gabeko komunikazioa izanik jende bakoitzaren interpretazioa ezinbestekoa izango dela uste du Astigarragak. “Musika eta euskaraz kantatutako abestiak daude, baina gidoiak ez zuen agertzen dantzariek esan beharrekoa, dantzatu beharrekoa baizik. Beraz, ezberdina izango da”.
Zinemaldian aurkeztuko duten film hau abenduan ikusi ahal izango dugu zinema aretoetan.

CLIP 01 - DANTZA from txintxua on Vimeo.

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza