Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 08 carmenhierrologicainterna6Ongarri Argazkilari taldeak Carmen Hierroren erretratuak jarriko ditu ikusgai gaur (maiatzak 8) Elgoibarko Kultur Etxean, eta hilaren 23ra arte egongo da erakusketa bisitatzeko aukera. 18:30ean inauguratuko dute erakusketa.

Lau argazki bildumen arteko elkarrizketa moduko bat izango da Barne Logika izeneko erakusketaren oinarria. Haurtzaroko etxea, Barne logika, Sakramentu bedeinkatuak eta Egonaldiak izeneko bildumako argazkiak formatu txiki eta ertaineko eskulturekin uztartuko ditu, haurren munduaren gainean metafora bisual moduko bat eraikiz. Eskulturetan egurra, zeramika, haria, fieltroa edota espartzua erabiliko ditu, besteak beste. 

Carmen Hierrok Bartzelonako unibertsitatean ikasi zituen arte ederrak, eta 1994an lizentziatu zen. Gero doktoregoa ere egin zuen. 2009-2010 urteen artean Photoespaña masterra egin zuen argazkilaritzan, Madrileko Unibertsitate Europearrean.

Informazio osoagoa: carmenhierro.com

  • Lekua: Elgoibarko Kultur Etxea
  • Data: 2015eko maiatzaren 8tik  23ra
  • Ordutegia: 18:30-20:30  
  • Antolatzailea: Ongarri A.T eta Elgoibarko Kultura Saila

2015 05 08 carmenhierrolacasadelainfanciax

2015 05 08 carmenhierrolacasadelainfancia2

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza