Aurten modu berezian ospatuko dute Gotzon Garate zenaren oroimenez urtero antolatzen duten Euskara ala ezkara zikloaren 10. urteurrena. Kulturgintza izango da gai nagusia eta egun osoko programa prestatu dute antolatzaileek, Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak, DanobatGroup eta IMH ikastetxearen laguntzaz. IMH ikastetxean ekingo diote 9:30ean, eta Kultur Etxeko sotoan emango diote amaiera 19:30ak aldera.
Izena irailaren 28a baino lehen eman behar da eta epea zabalik dago dagoeneko. Matrikula 30 eurokoa da, pintxo-bazkaria barne.
Zalantzak argitu eta informazio gehiago jasotzeko:
- elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus
- 943 741 626 (Imanol)