Mendaron bertsoak abestu eta pregoia irakurri dute umeek udaletxeko balkoitik, 10:30ean. Horren ostean, entzieroa egin dute frontoian. Elgoibarren ere egin izan dute entzierroa azken urteetan, baina aurten berrikuntzak izan ditu San Fermin Txiki Eguneko egitarauak eta peñen igoera egin dute entzierroaren ordez. Hori bai, zenbait zezenek ere hartu dute parte Maalatik Kalegoen plazaraino egin duten peñen igoeran. Erraldoi eta buruhandiak ere ez dira falta izan kalejiran. Udako aisialdi eskaintzan parte hartzen diharduten umeek aurreko egunetan egin dituzten pankartak eta oihalak ere eraman dituzte Iruñean egin ohi duten moduan.
- ARGAZKI-BILDUMA: San Fermin Txiki Egunak, Elgoibar eta Mendaron