Udako Irakurketa Gida prestatu du Gotzon Garate Udal Liburutegiak

Barren.eus 2018ko uzt. 6a, 08:51

Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiak haur, gazte eta helduentzako Udako Irakurketa Gida prestatu du aurten ere.

Guztira, euskara eta gaztelaniako 33 liburu gomendatu dituzte adin guztietako zaleentzat. Horien artean daude idazle elgoibartarren bi liburu: Jasone Osororen Eskularru Beltzak Ikasbidaia eta Uxue Alberdiren Jenisjoplin. Udarako horietako libururen bat eskuratu nahi dutenek jakin dezatela uztailean 8:00retatik 14:00etara egongo dela liburutegia zabalik eta abuztuan itxi egingo dutela. Ebookean irakurtzen dutenek www.eliburutegia.euskadi.eus webgunean eskuratu ahal izango dituzte gida horretako irakurgaiak eta beste zenbait. Informazio gehiago behar izanez gero, liburutegia@elgoibar.org e-pstara idatzi edo deitu 943 743 525 zenbakira.