San Fermin Txiki Eguna berrikuntzekin dator

Barren.eus 2018ko uzt. 5a, 12:23

San Fermin festa Elgoibar eta Mendaroko kaleetara ere ailegatuko da barixakuan, San Fermin Bezpera Egunean. Berrikuntzekin dator, baina, Elgoibarko San Fermin Txiki Eguna. Azken urteetan egin duten entzierroa egin ordez, peñen igoera egingo dute umeek Maalatik Kalegoen plazaraino.

Elgoibako eta Mendaroko udako aisialdi eskaintzan parte hartzen diharduten dozenaka umek, eta batu nahi dutenek, San Fermin Txiki Eguna ospatu dute barixakuan, uztailaren 6an. 

Mendaron, bertsoak abestu eta pregoia irakurriko dute umeek udaletxeko balkoitik, 10:30ean. Horren ostean, entzieroa egingo dute.

Elgoibarren 11:00etan hasiko da San Fermin Txiki Eguna. Txorizoa banatuko dute Maalan eta 11:30ean peñen igoera egingo dute Maalatik Kalegoen plazaraino. Aurreko egunetan egin dituzten pankartak eta oihalak eramango dituzte umeek. Entzierroa egin ordez peñen igoera egitea erabaki dute antolatzaileek aurten. 12:00etan botako dute txupinazoa udaletxeko balkoitik, pregoia irakurri eta gero. 

2018 07 05 2017 07 07 san fermin txiki elgoibar