Mauxitxa txarangak bederatzi kide zituen estreinakoz Txiki Egunean jo zuenean eta 2019an 50. urteurreneko ospakizunekin hasiko dira. Urte hauetan guztietan musikari mordoa pasatu da txarangatik eta horiek guztiek elkarrekin ospatu nahi dute urteurrena. Hori dela-eta jadanik ekintza batzuk prestatzen hasi dira, baina horretan dihardutenek gonbidapena egin nahi diete urte hauetan txarangatik pasa diren partaide guztiei bilera batean parte har dezaten. Bileran, urteurrenaren harira egin nahi dituzten ekintzen ideia proposamenak azaltzeaz gain, txarangako kide ohien iritzi eta ekarpenak ere jasoko dituzte, baita antolaketan lankidetzarako aukerak aztertu ere.
Bilera uztailaren 4an, eguaztenean, izango da 19:00etan Kultur Etxeko hitzaldi gelan eta Mauxitxan aritutako ahalik eta musikari gehien elkartzea da helburua, urteurrena ahalik eta osatuena prestatzeko.
.