Proiektore berriarekin eskainiko dituzte aurten aire libreko zine emanaldiak

Barren.eus 2018ko eka. 27a, 14:27

Aire libreko zine emanaldiek udako egitarauan aurten ere hartuko dute lekua. Uztailaren 6tik 29ra bitartean fantasia, abentura eta umorezko hamar filma eskainiko dituzte. Aurtengo berrikuntza proiektorea izango da.

Izan ere, Elgoibarko Udalak, zerbitzu eta irudien kalitate hobea eskaintzeko proiektore berria erosi du. Udal arduradunek gaur aurkeztu dute aire libreko zine emanaldien 28. ekitaldia. Iazko ikusle kopurua batez beste 450 lagunekoa izanik aurten 500 eta 700 artean izango dira jarriko dituzten aulkiak. Edonola ere, behar izanez gero, inguruko tabernen laguntzaz 200 lagun gehiagorentzako eserlekuak lor ditzaketela azaldu dute.

Saio guztiak Kalegoen plazan izango dira 22:30ean eta filmak honako egunetan emango dituzte: uztailak 6, 7, 13, 14, 21, 22, 26, 27, 28 eta 29. Euria izanez gero egun bat atzeratuko dituzte emanaldiak. Filmeetako bat euskaraz emango dute, uztailaren 22an eskainiko duten Lego Ninjago filma, hain zuzen ere. Kilian Jornet mendizaleari buruzko dokumentalak emango die amaiera aire libreko emanaldiei. 

•  2018ko Aire Libreko Zinean eskainiko dituzten 10 filmeen SINOPSIAK -PDF-

  • Uztailak 6, barixakua, El Cuaderno de Sara
  • Uztailak 7, zapatua, Coco
  • Uztailak 13, barixakua, Piratas del Caribe: La venganza de Salazar
  • Uztailak 14, zapatua, Bebe Jefazo
  • Uztailak 21, zapatua, Lego Ninjago
  • Uztailak 22, domeka, Gru 3: Mi villano faborito
  • Uztailak 26, eguena, La bella y la bestia
  • Uztailak 27, barixakua, Guardianes de la Galaxia 2
  • Uztailak 28, zapatua, Señor, dame paciencia
  • Uztailak 29, domeka, Path to Everest-Kilian Jornet

2018 06 27 aire libreko zinea elgoibar udala aurkezpena