Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 06 19 2017 05 26 sagardo eguna atabal elgoibar topaElgoibarko Atabal danborrada elkarteak Sagardo Eguna antolatu du, bigarren urtez jarraian, ekainaren 22rako. Danborrada finantzatzeko diru apur bat lortzea nahi dute eta bi sagardotegitako sagardoa eskainiko dute Maalan.

Barixakuan, 18:45ean egingo diete ongietorria Udal ordezkariei Maalan eta ondoren, 19:00etatik zabalik egongo dira sagardo kupelak gainontzeko herritarrentzat. Bereziartuakoa eta Petritegikoa izango dira edateko ekarriko dituzten sagardoak eta pintxoak ere salduko dituzte Euskal Parrillak prestatuta. Urkaikoko hanburgesak eta Basetxerriko txerri saiheskia eta hirugiharra jan ahal izango dira pintxoetan. Horretarako txartelak erosi beharko dira aurrez: elkarteko irudidun edalontziaren -nahibeste txotx egiteko- eta pintxo baten truke 5 eurotan eta pintxo gehiago nahi izanez gero, pintxo bakoitzeko 2 euro ordainduta.

2018 06 19 2017 05 26 sagardo eguna atabal elgoibar dank

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza