Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 06 19 2017 06 21 ekigain elgoibar izarra kalejiraUdako solstizioaren egunean, ekainaren 21ean, egingo dute Ekigain jaia Sallobente-Ermuaranen. Besteak beste, eguneroko gaitzak txorimalo batekin iridikatu eta sutan erreko dute txarrei agur esanez.

Azken hiru urteetan egin duen moduan, aurten ere Ekigain jaia antolatu du Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak Elgoibarko Udaleko Kultura Sailaren babesarekin, udari ongi-etorria egiteko.

Elgoibarko Izarrak parte hartzera gonbidatu ditu elgoibartarrak. 19:00etan Maalako parkean hitzordua egin, denak batera Sallobenterantz oinez joan eta hara ailegatutakoan norberak eramandako jatekoarekin afari-merienda egingo dute. Edatekoa antolatzaileek jarriko duten txosnan erosi ahal izango da. Oinez joateko aukerarik ez dutenentzat, hitzordua 20:00etan izango da Sallobente-Ermuaranen.
Suaren erritoa egingo dute 21:45ean. Eguneroko gaitzak txorimalo batekin iridikatu eta panpina sutan erreko dute txarrei agur esanez. Ondoren, su gainetik saltoka ibiliko dira ume zein helduak. Etxerako buelta 23:00ak ingururako iragarri dute eta bekokiko argia zein linterna eramatea gomendatu dute itzulerarako.

Hona hemen Ekigain jaiko egitasmoa:

  • 19:00: Maalan elkartu, handik Sallobentera oinez joateko.
  • 20:15: Ongi-etorria.
  • 20:45: Afari-merienda.
  • 21:45: Suaren erritoa.
  • 22:30: Saltoak
  • 23:00: Etxerako bidea, oinez, kalejiran

∞ Lotura duten albisteak:

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza