Pelax taldearen kontzertua izango da domekan gaztetxean

Barren.eus 2018ko eka. 14a, 12:01

Sutegixa Elgoibarko gaztetxera rock doinuak ekarriko ditu Pelax taldeak domekan, hilean behin antolatzen dituzten zuzeneko emanaldien barruan.

Unai Pelayo donostiarrak bakarka hasitako ibilbidea beste hainbat musikarik osatu eta Pelax taldea osatu zuten, Iker Vazquez bateria joleak, Iñigo Ozaeta baxu joleak eta Andoni Olaetxea gitarra joleak, hain zuzen ere.

Gitarra doinuak ahots gordinez jantzi eta rock doinuak zabalduko dituzte domekan, ekainaren 17an, Elgoibarko Sutegixa gaztetxean. 19:00etan hasiko da emanaldia eta sasoi berri honetan eskainiko duten lehenengo kontzertua izango da. Sarrerak 3 euro balio du. Pelaxen Talkak egiten du didaktika diskako abestiak entzun ditzakezue hemen: https://pelax.bandcamp.com/

Lotura duten albisteak: