Euskal baleazaleek duela bostehun urte Ternuan eta Labradorren eginiko bidea berregin zuen espedizioan hartu zuten parte hainbat lagunek iaz, tartean Angel Ugarteburuk. Han jasotakoarekin La memoria del arpón dokumentala egin dute. Ekainaren 4an estreinatu zuten Donostiako akuariumean eta ekainaren 17an telebistan ikusteko aukera izango da, TVE2n.
Balearen ehizan eta bakailoaren arrantzan XV. mendetik nabarmendu ziren euskaldunen ospea ezaguna da. Historia hori eta Albaolan egiten ari diren San Joan baleontziaren errepika aitzakia hartuta, iaz, ekainaren 14tik 24ra, Ternuara bidaia zientifikoa egin zuten Kanadako, Estatu Batuetako, Irlandako eta Euskal Herriko hainbat aditu eta zalek, tartean Angel Ugarteburu elgoibartarrak. Red Bay-n San Joan galeoia aurkitu zuten taldeko buru Robert Grenier itsaspeko arkeologo quebectarra eta haren laguntzaile izandako Manu Izagirre ikertzaileak gidatu zuten bidaia hura, eta orain, han jasotakoarekin, La memoria del arpón dokumentala ondu dute. Ekainaren 4an estreinatu zuten dokumentala Donostiako akuariumean eta ekainaren 17an telebistan ikusteko aukera izango da, TVE2n, 19:45ean. Ikus dokumentalaren aurrerapena hemen.
•Euskaraz, barren.eus-en
Bidaia honen inguruko azalpenak euskaraz irakurri nahi dituenak, berriz, BARRENeko komunitatean du horretarako aukera: https://barren.eus/komunitatea/angel-ugarteburu. Angel Ugarteburuk berak idatzitako testuak dira denak. Hona hemen, bidaiaren kontakizuna kapituloka:
- Ternua-Newfoundland
- Balea: fantasia eta errealitatea
- Euskal itsasgizonak baleen atzetik
- Euskararen arrastoak
- Euskaldunak protagonista
- Balea mota ezberdinak
- Desagertzeko zorian
- Apaizak baino hobeto
- Prestaketa lanetan
- Honek Pasaia ematen du
- Sartu gara ontzian
- Zientzia eta sagardoa
- Zodiac-etan lehorrerantz
- Chateau Bay
- Barruko lana
- Red Bay
- Txotx! Afaldu eta lo. 'It´s foggy'
- Saint Pierre et Miquelon
- Plasentia leku atsegina da
- Bidaideak
- Azken Portu
- Kontramaisuaren azalpenak
- Epilogoa
- Post data
∞Lotura duten albisteak: