Bakarlarien Jaialdia eskainiko dute aurresku eta soinu zahar dantzariek, gaur

Barren.eus 2018ko eka. 1a, 10:59

Aurresku eta Soinu Zahar txapelketetan aritu diren Inazio Bereziartua eskolako dantzariek Bakarlarien Jaialdia izeneko dantza erakustaldia emango dute gaur (ekainak 1), Kalegoen plazan. 

Honako hauek dira Bakarlarien jaialdian parte hartuko duten dantzariak: Jon Etxeberria, Gaizka Uranga, Eneko Etxaniz, Malen Galarraga, Oier Galindo, Sare Sainz, Aimar Almortza, Markel Goenaga, Amaia Sasiain, Jone Gil, Irati Marcos eta Oihane Agirrebeña. 19:00etan hasiko da dantza saioa, Kalegoen plazan. 

• Aurresku txapelketako finalean lehiatu ziren lau elgoibartar
Aurresku Txapelketako finala jokatu zuten aurreko zapatuan Errenterian, B saileko dantzariek, 11 eta 15 urte bitartekoek. Herriz herri jokatu den ligaxkan puntu gehien batu dituzten hamabost mutil lehiatu ziren finalean, eta horien artean ziren Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako lau ordezkari: Jon Etxeberria, Eneko Etxaniz, Aimar Almortza eta Markel Goenaga. Elgoibartarrek finalean "oso ondo" dantzatu zutela azaldu dute Bereziartuako ordezkariek eta gustura itzuli zirela etxera.

Honenbestez, bukatu dira Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketak. Hurrengo denboraldia irailaren 1ean hasiko da Zarautzen. Eta irailaren 8an jokatuko da Euskadiko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa, Ordizian. Gaizka Uranga elgoibartarrak hartuko du parte Euskadiko txapelketan, eta horretarako prestatuko da datozen hilabeteetan.

2018 05 26 aurresku finala errenteria elgoibar laukotea

 Lotura duten albisteak: