Bederatzi sagardo dastatu ahal izan zituzten zapatuan Lekuederreko karpara hurbildu ziren herritarrek, eta seigarren zenbakia zuen mahaian zerbitzatu zuten sagardoak jaso zuen boto gehien, Armazio baserrian eginiko sagardoaak, hain zuzen ere. Zazpiki Kultur Elkartetik jakinarazi dutenez, dastaketara aurkezten duten sagardoaren maila asko hobetu dela esan diete urtero sagardoa edatera etortzeko ohitura duten zenbait herritarrek. Aiastia auzoko Olazarraga baserriko sagardoa irabazleak jaso zituen boto kopurutik oso gertu gelditu zela gaineratu dute antolatzaileak.
Armazio baserrikoek iazko dastaketan boto gehien jaso zuen Gelasoro baserrikoen eskutik jaso zuten urteko sagardogile onenak direla adierazten duen aginte makila. Edizio guztietako irabazleen izenak brodatuta dituen xingolak gaineratzen dizkiote makilari.
*Argazkiak: Zazpiki Kultur Elkartea.