Bertso-jaialdia eskainiko dute Elgoibarko eskola umeek eguenean, Herriko Antzokian

Barren.eus 2018ko mai. 28a, 11:47

Ahozko komunikazioa bertsoaren bidez landu dute ikasturtean zehar Elgoibarko 261 ikaslek, Ahozkotasuna eta bertsogintza proiektuaren barruan. Kurtso bukaerako bertso-jaialdia eskainiko dute eguen honetan, Elgoibarko Herriko Antzokian.

Elgoibarko Udalak finantzatutako eta Gipuzkoako Bertsolaze elkarteak zuzendutako Ahozkotasuna eta bertsogintza proiektuan jardun duten ikasleek bertso-jaialdia eskainiko dute urtean zehar egin duten lanaren erakusgarri. Herriko Antzokian izango da jaialdia, maiatzaren 31n. Bi saio eskainiko dira, 17:30ean eta 19:00etan, eta sarrera doakoa izango da bi kasuetan.

Herri Eskolako eta Elgoibar Ikastolako 4. eta 5. mailakoek jardun dute egitasmo horren baitan. Aurtengoa proiektu honen 13. edizioa izan da, eta bertan parte hartu duten ikasleek, astean, ordubete eskaini diote ahozkotasuna lantzeari, horretarako bitarteko tresna bertsoa izan dutelarik. Saioen gidariak IƱaki Gurrutxaga eta Jokin Labayen bertsolariak izan dira.

Elgoibarko Udalaren Euskara sailak gonbite berezia egin die proiektu honetan parte hartu duten ikasleen gurasoei, euren seme-alabek ikasturtean landutakoaren emaitza ikustera joan daitezen.