Euskal Herriko historiari buruzko jardunaldiak egingo dira Aubixan

Barren.eus 2018ko mai. 23a, 18:04

Aubixan bertan egingo dira jardunaldiok, eta interesatuek izena eman beharko dute 653 474 850 telefono zenbakira deituta edo whatsappa bidalita. Izena emateko prezioa hogei eurokoa izango da, bazkaria barne.
Zazpi ikertzaile ariko dira hizlari lanetan: Antonio Arnaizek zabalduko du eguna, Vascos, iberos y celtas: relación antropológica y cultural hitzaldiarekin. Ondoren, Philippe Lartiguek hartuko du hitza. Aintzinako Akitaniatik gaur egungo Gaskoiniara arte, Herri Gaskoiaren historia, nortasuna eta hizkuntza izenburuko hitzaldia eskainiko du, eta
bazkal aurreko jarduna, Jabier Kaltzakortaren saioarekin amaituko da. Euskal testu zaharren xarmaz jardungo da Kaltzakorta.
• Koldo Lizarralderen hitzaldia
Bazkaritarako etenaren ondoren, 16:00etan, Koldo Lizarralde Elberdin etnografo elgoibartarraren txanda izango da. Erroten eta arma motzen gainean jardungo du Lizarraldek, “Evolución desde el neolítico de los molinos y de los ingenios de barrenar cañones de armas cortas” izenburupean. Ondoren, Amparo Zubirik euskal etxearen inguruan jardungo du, eta Idoia Arrietak Juan Sebastian Elkanoren beste irudiaz hitz egingo du. Felix Rodrigoren hitzaldia izango da azkena. Euskal Herria bere baitatik jarri dio izena bere saioar, eta hitzaldia gaztelaniaz izango da.