150 lagunek eman dute izena BARRENen kantu eta dantza afarirako

Barren.eus 2018ko mai. 23a, 11:44

Dagoeneko 150 lagunek eman dute izena  BARRENen 25. urteurrena ospatzeko Angel Mariezkurrenak Maalako parkean emango duen kantu eta dantza afarirako. Beste inork parte hartu nahi badu gogoratu gaur dela izena emateko azken eguna.

Maiatzaren 25ean izango da BARRENen 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia. Azaletik BARRENera! ekimena antolatu dugu, eta Maalako parkean izango den kantu eta dantza afariarekin emango diogu amaiera. 
Jan-edana, musikariak, euskal kantak, dantzak eta lagun-giroa izango dira BARREN astekariaren 25. urteurrena ospatzeko osagaiak. Elgoibarko Udalaren babesarekin antolatu dugu.
21:00etan hasiko da afaria. Honakoa izango da menua: sarrerakoak, marmitakoa eta etxeko postrea.  Afariari, nola ez, kantuan ekingo diote. Angel Mariezkurrenak animatuko du afaria, bost musikariren laguntzarekin. Hortaz, festa eta lagun-giroa izango dira, BARRENen 25. urteurrena ospatzeko.

∞Lotura duten albisteak

2018 05 23 angel mariezkurrena MarkinaXemeinen hitza