Egur Arte Tailerreko hiru ikaslek saria jaso dute Elkarren Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketan

Barren.eus 2018ko mai. 23a, 07:48

Elkar argitaletxearen 10. Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketan saria jaso dute Elgoibarko Egur Arte Eskolako hiru ikaslek: Laida Soto, Nahia Etxaniz eta Haizea Miranda.

Laida Sotok lehiaketara aurkeztutako ilustrazioak bigarren saria eskuratu du A Mailan.
Nahia Etxanizek eta Haizea Miranda Holmes, berriz, Irrien Lagunak Sarian hartu dute parte euren ilustrazioekin, eta saritu dituzten lau lanetako bi dira artista elgoibartarronak. Joan den zapatuan egin zuten sari banaketa ekitaldia Donostian eta han izan zen saria jasotzen Laida Soto.
Elkar Ilustrazio eta Ipuin lehiaketak haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea du helburu. Horretarako hiru modalitate antolatu dituzte, haur eta gazteen adinaren arabera: Ipuina ilustratu, ilustrazioa ipuin bilakatu eta komiki edo bineta sortu. Lehiaketaren hamargarren ekitaldira ia 8.000 marrazki aurkeztu dituzte Euskal Herri osoko gaztetxoek.

  • Honako loturan ikus ditzakezue saritutako ilustrazioak, tartean Egur Arte Tailerreko ikasleenak: postdata.elkar.eus

2018 05 23 nahia etxaniz egur elgoibarilustrazioa irrien3

haizea miranda egur elgoibar ilustrazioa irrien2