Mundu osoko diseinatzaile gazteek hartu dute parte Bilbao International Art & Fashion (BIAAF) nazioarteko moda lehiaketan: 90 herrialdetako 1.673 disenaitzailek aurkeztu zituzten euren lanak eta 30 aukeratu zituzten finalerako. Lan horietako bat zen Eneko Iturbe Balzolak aurkeztutakoa. Terre izeneko bilduma aurkeztu zuen lehiaketara. Joaquin Vaquero Palacios arkitektu eta pintore espainiarraren lanetan oinarritutako bilduma.
Sara Sozzani Mainok zuzendutako epaimahaia joan den barixakuan batu zen Bilboko Azkuna Zentroan, sariak nori eman erabakitzeko eta jakinarazteko. Gabriela Grajales kolonbiarra saritu dute janzteko soinekoen diseinua kategorian eta Jimmy Junichi britainiarrak irabazi du osagaien diseinua kategoria. Lehiaketara aurkeztutako euskal disenatzaile onena saritzeko Kategoria Bereziko saria da Eneko Iturbe elgoibartarrak jaso duena. Antolatzaileek guztira 25.000 euro banatuko dizkiete hiru sarituei, euren disenatzaile ibilbideei bultzada emateko.
∞Lotura duten albisteak: