Galbuso baserrian propio danborradarako eraiki duten kanoiak botako du lehen tiroa

Barren.eus 2018ko mai. 18a, 09:20

Elgoibarko Galbuso baserrian Santi Arriolak egin eta Cordon Villarchaok margotutako kanoia erabiliko dute Trinitateetako Nagusien danborradan.

Sansebastianetan Donostian egiten den danborrada da sonatuena, eta danborrada beraren esentzia ezezik hango kanoia ekarri izan dute Trinitateetan Elgoibarko danborradara. Iaz, ordea, ez zen Donostiako kanoiak botatako tirorik entzun Elgoibarren eta aurten ere ez da izango. Donostiakoaren ordez, Elgoibarko Galbuso baserrian Santi Arriolak egin eta Cordon Villarchaok margotutako kanoia erabiliko dute danborradan.

Danborradaren antolakuntza gaurko taldearen esku gelditu zenean hasi ziren ideia honi bueltaka. “Donostiatik ekartzen zuten kanoia, baina oso garestia zen [1.200 euro ordaintzen zuten] eta gure aurrekontuak ez zuen horretarako ematen. Kanoiaren erreplika bat nik neuk egitea pentsatu nuen, eta piroteknia etxe bati legezko kartutxo bat, hau da, ohiko salmentarako dituzten petardo horietako bat, erostea, bolborarik ez erabiltzeko. Taldekoei proposatu eta onartu zutenez, lantzen hasi nintzen”, azaldu du danborradarako kanoi berria egin duen Santi Arriolak.

Kanoiari buruzko eta Elgoibarko eta Mendaroko trinitate jaien inguruko informazio osoagoa BARREN aldizkariaren 1076. zenb. -PDF-)

kanoia galbuso trinitate danborrada elgoibar santi arriola