Mendaroko Udalak jakinarazi duenez, udaletxean, Morroskillon eta Rotetan salduko dituzte Borobilean ikuskizunerako sarrerak, zazpi euroan. Kapotadun haur kotxeetako haurrek sarrera debalde izango dute.
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek ekainaren 1ean eskainiko dute euren azken ikuskizuna Mendaron, Ikastolako jolastokian, 18:30ean.
∞Lotura duten albisteak:
- Borobilean gauzak askoz ere hobeto konpontzen direla erakutsi zieten umeei Pirritx, Porrotx eta Marimototsek (2018-01-04)