Akordeoi Egunean izan dira Elgoibarko Inazio Bereziartua eskolako hainbat ikasle Donostian

Barren.eus 2018ko mai. 9a, 14:52

Elgoibarko Inazio Bereziartua musika eskolako akordeoiko ikasleek ekimen berezi batean parte hartu zuten hilaren 6an, Donostian: Akordeoiaren Nazioarteko Eguneko jardunaldian. 

Ekimen horretan, hala ere, musika eskolako beste zeinbait ikaslek ere parte hartu zuten: Izaro Ugalde eta Nerea Galindo (akordeoi ikasleak), Beñat Iturriaga (klarinetea), Malen Galarraga (flauta) eta Jorge Alvarez de Arcayak (baxu elektrikoa). Talde horrek bere kontzertua eskaini zuen, baina hori baino gehiago ere izan zen: Musika eskolako akordeoi taldekoek eta Sustrai akordeoikoek kontzertua eskaini zuten, Maite Janeiroren zuzendaritzapean, eta ondoren, Elgoibarko ikasleek Lasarte-Oriako Suberri taldearekin batera jo zuten, Elias Goikuriaren zuzendaritzapean.

Ekitaldia, Euskal Herri osoko akordeoi joleek elkarrekin eman zuten kontzertuarekin amaitu zen.

Akordeoi eguna donostia inazio bereziartua elgoibar1

Akordeoi eguna donostia inazio bereziartua elgoibar