Zinea, kale antzerkia eta dendetako erakusleihoak bat eginda Taupadaren 'Zelukristaloideak' jardunaldian

Barren.eus 2018ko mai. 5a, 21:42

Richard Gere, Julia Roberts, Cary Grant, Wynona Ryder eta Jhonny Depp moduko aktoreek zinean antzeztutako pertsonaia ezagunak ikusteko aukera izan da gaur Elgoibarko kaleetan, Taupadako antzezleek herriko erakusleihoetara eraman dituzte-eta hiru filma ezagunetako sekuentziak.

Antzerkia jende artera zabaltzeko asmoarekin antolatu du Taupada Antzerki Taldeak Zelukristaloideak, 40. urteurreneko ekitaldien barruan. Antzerki ariketa berezia izan da Taupadak proposatutakoa. Hiru filma ezagunetako sekuentziak antzeztu dituzte antzezleek herriko hiru erakusleihotan, denda izan eta gaur egun hutsik dauden hiru lokaletan: Aguirre sastreria, Anton altzari denda eta Masumi, hain zuzen ere. Hala, erakusleihoetako beirak hartu du zine pantailaren edo telebistako pantailaren lekua.
 Taupadako antzezleek Tim Burtonen Edward Scissorhands, Alfred Hitchcocken Con la Muerte en los talones eta Garry Marshalen Pretty Woman filmeetako sekuentziak eraman dituzte erakusleihoetara, berbarik esan gabe baina musika eta argiarekin lagunduta. Edurne Lasa eta Joxemari Larrañaga zuzendari eta teknikariaren esanetara aritu dira antzezleak.

taupada zinea erakusleioetan elgoibar eduardo manostijeras 1

taupada zinea erakusleioetan elgoibar eduardo manostijeras 2

taupada zinea eskaparateetan elgoibar pretty woman orok

taupada zinea eskaparateetan elgoibar pretty woman 2

2018 05 06 taupada zinea eskaparateetan elgoibar pretty woman