Taupadakoek hiru film ezagunetako sekuentziak aukeratu dituzte eta musika eta argiarekin lagunduta emango dituzte. Sekuentzia bakoitzaren bi saio ikusi ahal izango dituzte herritarrek. Edurne Lasa eta Joxemari Larrañaga zuzendari eta teknikariaren esanetara arituko dira antzezleak. Antzezteko modu honekin ahalegin berezia egin nahi dute antzerkia kalera eramateko, eta erakusleihoetara begiratzean, kalean dabiltzanak, akzioa islatuko duten sekuentzia harrigarri eta bitxietara begira gera daitezen.
- Eduardo Manostijeras: San Frantzisko kaleko 30. zenbakian, (Agirre sastreria) 19:30ean eta 00:30ean, Aitor Gisasola, Ainhoa Zapata, Nagore Cid eta Maria Jesus Otaegik Eduardo manostijeras filmeko zati bat antzeztuko dute.
- Con la muerte en los talones: San Frantzisko 11n (Anton altzari denda), Dani Zelaia Cooper, Gorka Fernandez eta Nagore Cid arituko dira 20:30ean eta 23:30ean, Con la muerte en los talones pelikulan oinarritutako antzezlanarekin.
- Pretty Woman: Kalebarren plazan, berriz, 21:30ean eta 22:30ean, Ibai Leon, Jon Olivares eta Sara Iriondo Otañok Pretty woman filmeko eszena eskainiko dute.