Zenbait urtean Bertso Barrikotea antolatzeari lagata egon ostean, Kimetz elkarteak berriro antolatu zuen joan den zapatuan. 40 lagun inguru batu ziren Kimetzen egin zuten bertso afarian. Bertsolariek gai asko izan zituztela hizpide azaldu dute antolatzaileek, Elgoibarko oroitzapenak, ezkontza, koadrila, Sebas Etxaniz, e.a. Aurten berreskuratutako ekimena hurrengo urteetan antolatzen jarraitzeko asmoa ere adierazi dute antolatzaileek.