Apirilaren 21ean eta 22an jokatu zen Elgoibarko XVII. Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa Herriko Antzokian, XX. Soinu Zahar Txapelketako eta XXI. Gipuzkoako Aurresku Ligaren barruan. Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako zortzi ordezkarik hartu zuten parte: Malen Galarraga, Sare Sainz, Jone Gil, Amaia Sasiain, Jon Etxeberria, Eneko Etxaniz, Aimar Almortza eta Markel Goenaga. Maila ona eman zuten denek ligaxkako azken saioan.
Finalak maiatzaren 12an eta 26an jokatuko dira Legazpin, eta Elgoibarko ordezkariak Jone Gil, Jon Etxeberria, Eneko Etxaniz, Aimar Almortza eta Markel Goenaga izango dira.
Finalen ostean, txapelketako enseguetan aritzen diren Elgoibarko dantzariek, erakustaldia egingo dute 'Bakarlarien jaialdia' izenburupean, ekainaren 1ean, Kalegoen plazan, 19:00etan.
∞ Lotura duten albisteak:
- Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa jokatuko dute asteburuan Herriko Antzokian (2018-04-18)
- Sare Sainzek eta Malen Galarragak debuta egin zuten Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan (2018-02-28)
- Dantzari elgoibartarrek Legazpian hasi dute Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketako denboraldia (2018-01-15)
- Aurresku eta soinu zahar doinuek hartu dute Herriko Antzokia asteburuan (2017-04-03)
- Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketan 58 dantzarik parte hartuko dute (2017-03-28)
- Aho zapore onarekin itzuli dira dantzari elgoibartarrak Beasaingo aurresku eta soinu zahar txapelketatik (2017-03-14)
- Eneko Etxaniz eta Jon Etxeberria dantzariek estreinaldi ona izan dute aurresku txapelketan (2017-01-16)
- Lezoko dantzarien erakustaldia Elgoibarko Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan (2016-04-11)