The Riff Truckers taldeak kontzertua emango du Sotoan barixaku gauean

Barren.eus 2018ko api. 19a, 16:32

Rock doinuei blues eta country ukituak ere emango dizkiete. Over the Edge bost abestiko disko berria aurkeztuko du The Riff Truckers taldeak Sotoan. Disko berria ez ezik taldeak ere ukitu berriak izango ditu, beraz, azken partaideak aurkezteko ere izango da kontzertua. Sinuosek antolatutako emanaldia 23:00etan hasiko da.