Liburuaren egunean hiru literatura saio izango dira Elgoibarko liburutegian

Barren.eus 2018ko api. 19a, 16:57

Apirilaren 23a Liburuaren Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, hainbat jarduera antolatu dituzte Gotzon Garate Udal Liburutegian.

Astelehen goizetan, astero, beharrizan bereziak dituztenen talde bat elkartzen da liburutegian irakurketa erraza lantzeko. Astelehen hau berezia izanik, beraiek ere ekintza berezia egingo dute. Rif mendietako ura liburua irakurtzen ari dira, Ahmed gazte marokoarraren istorioak oinarri dituena. Hori dela-eta, Eibarko Ghita Ourdi inguru haietaz hitz egitera etorriko da liburutegira eta dantzarako tartea ere hartuko dute liburuaren eguna ospatzeko. Taldeko ikasle den MirenekSabel dantzaren oinarrizko pausuak erakutsiko dizkie gainerakoei, eta ondoren Marokoko goxoak dastatuko dituuzte.
• Ipuinketan, Iraitz Lizarragarekin
Arratsaldean izango dira gainerako ekitaldiak. Ipuinketan saioa izango da lehenengoa, Iraitz Lizarragarekin. 17:00etan HH 5ekoekin eta LH 1 eta 2koekin 17:30ean ipuinak kontatzeko elkartuko dira.
Ondoren, Epeletan euskal literatura tailerrekoen txanda izango da, 19:00etan. Uxue Alberdiren Jenisjoplin liburua izango dute hizketagai eta eguna biribiltzeko afari-merienda egingo dute.

2018 04 19 liburuaren eguna elgoibar liburu iraitz lizarraga argazkia

2018 04 19 liburuaren eguna elgoibar liburu egitaraua