Uxue Alberdi elkarrizketatuko du Ainara Argoitiak Mendaroko Liburutegian, ostegunean

Barren.eus 2018ko api. 17a, 14:42

Uxue Alberdi idazle, kazetari eta bertsolari elgoibartarra elkarrizketatuko du Ainara Argoitia kazetariak Mendaroko Udal Liburutegian, eguen honetan, apirilaren 19an.

Jenisjoplin bere azken eleberria aitzakiatzat hartuta Alberdiren ibilbidea izango dute hizpide Uxue Alberdik eta BARRENeko kazetaria den Ainara Argoitiak. 18:00etan hasiko den solasasdian bizitzaz, literaturaz, bertsolaritzaz, irabazi dituen sarietaz eta beste hainbat gaietaz jakiteko aukera izango dute liburutegira gerturatzen direnek.

• Jenisjoplin liburua hizpide Epeletan tertulian

Epeletan literatur tailerraren saioa egingo dute apirilaren 23an, Liburuaren Egunean, Gotzon Garate Udal Liburutegian. Uxue Alberdi idazle elgoibartarraren Jenisjoplin eleberria izango dute hizpide irakurzaleek, Danele Sarriugartek koordinatuta. 19:00etan hasiko da saioa.

∞ Lotura duten albisteak: