Errigorako olio bidoiak astelehenean jaso ahal izango dira

Barren.eus 2018ko api. 13a, 08:40

Errigoraren Zubi bat sukaldera kanpainaren baitan Nafar hegoaldeko uzta Euskal Herri osoko txokoetara zabalduko dute eta olio ontziak jadanik iritsi dira Elgoibarrera.

Udaberriko kanpainan Euskal Herri osoraura ia 93.000 litro olio banatzen ari dira. Bidoiak Elgoibarren daude eta eskaera egin dutenek astelehenean, apirilaren 16an, jaso beharko dituzte Merkatu plazan 17:00etatik 20:00etara bitartean. .

Elgoibarren 1765 litro olio eskatu dituzte:

  • 5 litroko olio bidoi konbentzionalak 192
  • 5 litroko olio bidoi ekologikoak 77
  • Olio lotea ( 5 litroko 4 bidoi) 21

Errigorako kideek eskertuko lukete egun eta tarte horretan denak pasatzea. Elgoibarko Izarran eskaria egin dutenek elkarteko egoitzan jaso beharko dituzte.