Uxue Alberdik irabazi du 111 Akademiaren saria

Barren.eus 2018ko api. 12a, 09:11

Uxue Alberdik idatzi eta Susa argitaletxeak publikatutako Jenisjoplin eleberriak jasoko du 111 Akademiako kideek hautatu eta izendatuta, maiatzaren 10ean Andoainen emango duten saria. Hiru bozketa txandetan egin dute aukeraketa. Lehenengoan, 2017an gogokoen izan zuten liburuaren alde botoa emateko eskatu zitzaien akademiakideei, eta txanda hartan saridun izendatzeko behar zen botoen %30a lortu zuen obrarik egon ez zenez, akademiak ohiko prozedura jarraitu eta beste bi bozketa txanda egin zituen. Azken txandan Uxue Alberdiren Jenisjoplin eta Maddi Zubeldiaren Deserria haurtzaro izan ziren finalistak, eta Uxue Alberdiren lana izan da irabazle.

Janisjoplinek Nagore Vargas du protagonista  eta azken hiru hamarkadetan dago girotua, euskal gatazka testuinguru gisa hartuta. 30 urteko aldea duten bi belaunaldiren bizipenak eta ikuspegi diferenteak jasotzen ditu eta bere esanetan 1990eko hamarkadan Elgoibarren ezagututako marjinalitatearen lekukotasuna da nolabait.

Sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 10ean izango da Andoainen.