Zenbait urtean bertso barrikotea antolatzeari lagata egon ostean, berriro antolatu du Kimetz elkarteak. Bertso afaria izango da apirilaren 21ean, Kimetz elkartean, 21:00etan. Iturri tabernan elkartuko dira aurrez poteoa egiteko 20:00etan. Elkartean entsalada, arraina, txuleta, postrea eta kafea afaldu ondoren, Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga bertsotan entzun ahal izango dituzte bertaratzen direnek. Txartelak salgai daude 35 euroan (langabetuek eta gazteek 30 euro) Iturri, Lanbroa eta Jai-Alai tabernetan.