Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Ergela txalo antzezlana apaolaza cozarJoseba Apaolaza eta Sara Cozar aktoreek Ergela antzezlana taularatuko dute barixakuan, apirilaren 13an, Elgoibarren. Domekan, berriz, Hiru ipuin, umeentzako antzezlana eskainiko dute Tomaxen Abenturak taldeak Herriko Antzokian.

Txalo Produkzioak konpainiak Ergela antzezlana eskainiko du barixakuan Elgoibarren (Herriko Antzokian, 20:30ean). Sarrerak salgai egongo dira aurrez Kutxabanken, eta egunean bertan ere erosi ahal izango dira lehiatilan. 10 euro balio dute sarrerek (Gazte txartela dutenentzat, 7 euro).Antzezlan komikoak Joseba Apaolaza izango du protagonista. Ordaindutako froga psikologiko batzuetara aurkeztuko da diru pixka bat irabazteko. Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joango da frogara, baina tranpa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologo misteriotsuaren papera egingo duen Sara Cozar aktoreak tranpan erortzeko galdera sorta egingo dio gizon ergela urduritasunak jota utzi arte. Familiaren bitartez ere presionatu edo behartu egingo dute muturreko egoera batera eraman arte. Halabeharrez, bere onena eman beharko du zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin. Komediatik abiatu arren, istorioan aurrera egin ahala beste sakontasun bat hartuko du obrak, hausnarketari bidea emanez. Izan ere, hipotesi batean eraikitako fikzio bat den arren, ez dago batere urruti gizartea hartzen ari den norabidetik.


• ‘Hiru ipuin’ umeen antzezlana domekan 
Tomaxen Abenturak taldeak Hiru Ipuin izeneko antzezlana eskainiko du herriko txikienentzako, domekan, 16:30ean Elgoibarko Herriko Antzokian. Muxugorrik, Tomax liburutegira joateko konbentzitu du eta  han ipuinetatik Txanogorritxu, Hiru txerritxoak eta Hamelingo txirularia beren erara antzeztuko dituzte barrezka, kantuz dantzan eta era guztietako magiarekin.

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza