Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

idazlan lehiaketa elgoibar udala'Elgoibarko I. Idazlan Lehiaketa' jarri du abian Elgoibarko Udalak. Elgoibarko ikastetxeetan ikasten diharduten 8 eta 18 urte bitarteko ikasleentzat edota, Elgoibarren erroldatuta egonik, beste nonbait irakaskuntza ertainetan ikasten dabiltzan adin berekoentzako lehiaketa da.

Ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko helburuarekin jarri du abian Udalak lehiaketa. Ikastetxean edo Udalaren Kultura sailean (Kultur Etxean) aurkeztu beharko dira lanak 2018ko maiatzaren 4a baino lehen.Gaia librea izango da baina euskaraz idatzitakoa, jatorrizkoa, aurrez saritu gabea eta argitaratu gabea izan beharko da.Irabazleek 50 euro eta 120 euro bitarteko 28 bono jasoko dituzte, herriko dendetan gastatzeko.

Hona hemen Elgoibarko I. Idazlan Lehiaketako oinarriak -PDF-

Ondorengo taldeetan sailkatuko dituzte parte-hartzaileak:

  • A taldea: LHko 3. eta 4. mailakoak
  • B taldea: LHko 5. eta 6. mailakoak
  • D taldea: DBHko 1. eta 2. mailakoak
  • E taldea: DBHko 3. eta 4. mailakoak
  • F taldea: Batxilergoa eta Erdi Mailako Lanbide Heziketa

BARREN 25 urte

BARREN 25 urte

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza