Itsasoak batzen ditu Marea de luz y color izeneko erakusketan erakutsiko dituzten artelanak, bata bestearengandik oso ezberdinak izan arren denetan ageri edo sumatzen baita itsasoa. Gemma Monreal margolari elgoibartarraren koadroez gainera, beste zazpi margolariren lanekin osatu dute erakusketa: Maria Alonso Paez, Matilde Alonso, Jokin Arman, Magdalena España, Aima Martin, Mayte Ramos eta Jokin Telleria.
Santanderreko Casinoko erakusketa gelan jarriko dute erakusketa, apirilaren 3tik 30era eta egunero egongo da zabalik 17:00etatik 21:00etara.