Parte hartzaileetako batzuk euren proiektuak aurkeztu zituzten eta ondoren elkarrekin afaldu zuten taldekideek. Ibon Serrano izan dute gidari egitasmoan parte hartu dutenek eta hark eman dizkie genealogi kontuetan abiatzeko oinarrizko azalpenak. Serranok azpimarratu du proiektu askotarikoak landu dituztela eta bitxikeria bat baino gehiago azaldu direla lan horietan. Izan da, adibidez, Borboiko Kristinarekin lotura genealogikoa duela topatu duenik ere taldean.
- Ikastaro honi buruzko erreportajea BARREN aldizkarian (1054. zenb. 2017-11-17 -PDF-)