BIDEOA: Biba Hasier! ekitaldia

Barren.eus 2018ko mar. 22a, 08:00

Hasier Etxeberriaren akorduan musika eskolan egin duten Biba Hasier! ekitaldia ikus dezakezue oso-osorik honako bideoan.

"Hasierren urrats kide izan ginenoi haren azken urratsen oinatzak erakustea dagokigu. Oinatzak behintzat erakutsi behar dizkiegu ondorengoei oinatz horietatik kontu atera dezaten zer nolakoak izan ziren Hasierrek egindako urratsak”. Joxerra Gartzia idazle, kazetari eta unibertsitate irakasle izandakoaren berbak dira, Elgoibarko Izarrak eskatuta Biba Hasier! ekitaldirako prestatu zuen solasa amaitzeko aukeratutakoak. Horixe zuen helburua, hain justu, ekitaldiak berak ere: Hasier Etxeberriaren pentsamendua eta hark euskaratik, euskaraz eta euskararen alde egindako guztia bistaratzea. Mikel Hernandez Abaitua idazlearen hitzekin hasi zen ekitaldia, eta ekitaldian Etxeberriaren testuak irakurri zituzten Jon Eugi, Iñigo Otaño, Jasone Osoro eta Uxue Alberdi herriko literaturzaleek. Iban Urizarrek eta Aitor Novak jantzi zuten ekitaldia zuzeneko musikarekin, Joxerra Gartziak eta Urko Uranga Zuzeuko gerentearen arteko solasaldiak osatu zuen ekitaldiaren muina [Oier Arantzabal kazetariaren partez aritu zen Uranga] eta Zuhaitz Gurrutxagak ekarri zuen azken umore-kolpea. Bukaeran, Iñaki Konde Elgoibarko Izarrako presidenteak aurreratu zuen eguaztenekoa hasiera baino ez zela izan, Etxeberriaren izana zabaltzen jarraitzeko nahia agertu dutelako antolatzaileek.
Etxeberriaren obran sakondu nahi duenak, baina, badu oraindik horretarako aukera. Hilaren 28a arte zabalik dagoelako Begia zulotik erakusketa, Elgoibarko Kultur Etxean. Aitor Etxeberria, Edu Arrillaga eta Joxe Ramon Elortzaren lanak daude ikusgai, Hasier Etxeberriaren testuek lagunduta.

• Gehigarria BARRENen

BARREN astekarian gehigarri berezia argitaratu genuen azken alean, 1069. zenbakian -PDF-.

biba hasier ekitaldia elgoibar izarra joxerra zuzeu

biba hasier ekitaldia elgoibar izarra urizar nova

biba hasier ekitaldia elgoibar izarra musika

biba hasier ekitaldia elgoibar izarra musika 1

biba hasier ekitaldia elgoibar izarra jasone uxue

biba hasier ekitaldia elgoibar izarra gurru

biba hasier ekitaldia elgoibar izarra girasoak bizkarrez