ZUZENEAN: 'Biba Hasier! ekitaldia

Barren.eus 2018ko mar. 21a, 20:04

Biba Hasier! ekimena zuzenean Elgoibarko musika eskolatik.

Hasier Etxeberriak gertuko izan zituen lagunak gonbidatu dituzte Biba Hasier! ekitaldira, tartean Mikel Hernandez Abaitua idazlea, Joxerra Gartzia idazle, kazetari, publizista eta unibertsitate irakasle izandakoa eta Oier Arantzabal Hasierren azken proiektua izan zen Zuzeu atariko kazetaria. Zuhaitz Gurrutxaga elgoibartarrak ere azalduko ditu bere oroitzapenak. Ekitaldian, Etxeberriaren testuak irakurriko dituzte Urruzuno Literatur Taldean ibilitako elgoibartarrek eta zuzeneko musika jarriko dute Iban Urizar eta Aitor Nova herriko musikariek. Hori dena eta gehiago ere izango da, baina, Hasier Etxeberriaren akorduan egingo den ekitaldia.