Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien Txapelketako saioa jokatu zuten Elgoibar Ikastolan

Barren.eus 2018ko mar. 21a, 08:20

Debabarrenako 90 ikaslek hartu zuten parte Gipuzkoako Eskolarteko Bertso Idatzien lehiaketako bosgarren saioan, Elgoibar Ikastolan.

Martxoaren 15, 16 eta 19an Elgoibarren, Orion eta Tolosan egindako saioekin amaitu da Bertso Idatzien 2018ko Eskolarteko Txapelketa. Milatik gora ikaslek hartu dute parte aurtengo ekitaldian. Elgoibarko saioan 90 umek hartu zuten parte, eta bertako ikasleez gainera, Debabarreneko hainbat ikastolatik etorritako bertsolari gazte ugari lehiatu ziren. Hainbat gelatan banatu zituzten eta lehiaketarako bertsoak idatzi zituzten.

Idatzizko proba amaitu ondoren, Unai Mendizabal eta Unai Gaztelumendi bertsolariek eskainitako bertso saio didaktikoa entzun ahal izan zuten denek Ikastolako areto nagusian. Itziarko ikasleek ere eskaini zuten prestatuta ekarri zuten emanaldia.
Sari-banaketarekin amaitu zuten jardunaldia. Sariak, beste saioetan bezala, lau mailatan banatuta eman zituzten, maila bakoitzeko bi saridun izendatuta. Honako hau da saridunen zerrenda:

LH 3, eta 4.a:

  • saria: Maialen Arriola Arakistain (Elgoibar Ikastola)
  • saria: Marina Zubiaurre Ortueta (Elgoibar Ikastola)

LH 5. eta 6.a:

  • 1. saria: Eneko Etxaniz Irureta (Elgoibar Ikastola)
  • 2. saria: Leire Eguren Arregi (Elgoibar Ikastola)

DBH 1. eta 2.a:

  • saria: Jone Aranberri (Mendata ikastetxea, Deba)
  • saria: Maddi Arriola (Elgoibar ikastola)

DBH 3., 4. eta Batxilerra

  • saria: Peru Alberdi San Martin (Mogel Isasi BHI, Eibar)
  • saria: Eneko Osoro Agirregabiria (Mogel Isasi BHI, (Eibar)

• Bat-bateko finala Lasturren

Bat-bateko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketako finala Lasturren jokatuko da apirilaren 20an, eta joan den barixakuan erabaki zen zein zortzi bertsolari ariko diren finalean. Informazio osoagoa: www.bertsozale.eus webgunean.

*Argazkiak elgoibarikastola.eus

 eskolarteko bertso elgoibar ikastola idazten

 eskolarteko bertsoak elgoibar ikastola bertsolariak

eskolarteko bertso elgoibar ikastola abesten