Emakumeak artean eta kulturan izan duen eragina agerian jartzeko antolatu du EAJ alderdiak Begirada Ezkutua izeneko ekimena (ikus egitaraua -PDF-). Barixakuan, martxoaren 9an, izango da Bilboko Sabin Etxean, 19:00etan hasita. Ekitaldiari musika jartzera gonbidatu dute Elgoibarko Sustrai emakumeen akordeoi taldea.
Zapatuan, berriz, etxean eskainiko du kontzertua Sustrai taldeak, azken urteetan Martxoaren 8aren bueltan egin izan duten moduan. Kultur Etxeko sotoan izango da, 12:30ean, eta 70. hamarkadako abestiak joko dituzte. Emakumeen hilabetearen baitako emanaldian bederatzi akordeoi jolek, bi teklistak eta zuzendariak hartuko dute parte.